Gurutze Gorriak zerbitzu berezia eskainiko du hauteskunde egunean

Laida Beristain 2012ko urriaren 11

Urriaren 21a hauteskunde eguna denez, Debagoieneko Gurutze Gorriak gurpildun aulkian dauden edo mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako laguntza berezia eskainiko du, botoa ematera joan ahal izateko.

Aurreko urteetan bezala, aurtengoan ere, Debagoieneko Gurutze Gorriak minusbaliatuentzako egokitutako ibilgailu zerbitzua jarriko du martxan. Zerbitzu honekin, gurpildun aulkian dauden edo mugikortasun arazoak dituzten pertsonei euren etxeetatik botoa ematera joan behar duten lekura joatea ahalbideratuko diete, eta ondoren berriro ere euren etxeetara lagundu.

Zerbitzu hau erabiltzeko, Debagoieneko Gurutze Gorriko telefono zenbakira deitu behar da (943 76 55 76) 10:00etatik 19:00etara bitartean. Hauteskunde egunaren bezperan, izena eman duten pertsonekin kontaktuan jarriko dira etxean jasoko duten ordua hitzartzeko. Zerbitzua doan izango da eta izena emateko azken eguna urriaren 19a izango da (19:00 arte).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak