CCOO eta UGT sindikatuek azken egunotan egindako eskaerari erantzunez, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo saila prest agertu da euskal industriaren egoerari buruz hitz egiteko eta eztabaidatzeko, "are gehiago, Europako herrialde askok, eta noski, Espainiak eta Euskadik bizi duten krisi eta atzeraldi garaian", Sailaren hitzetan.
48.000 enpleguri eutsi
Topaketan, saileko arduradunek azken hiru urte eta erdian garatutako industria politika eta RESISTE, COMPITE eta LIDERA estrategia berriak azalduko ditu.
RESISTE estrategiari esker, 47.750 langile baino gehiagok enplegua ez galtzea saihestu da, zehazki, bankuko pasiboak berregituratzeko sailaren dirulaguntzak, guztira 4.916 milioi euro, jaso dituzten 893 enpresetako langileak, Industria Sailaren informazioaren arabera.
COMPITE estrategiaren bidez, berrikuntza teknologikoa bultzatu da, eta adibidez, 670 milioi euro baino gehiago eman dira Etorgai, Etortek, Gaitek, Emaitek, Saiotek edo Ikertu programak sustatzeko. Bestetik, Europako Batasuneko 15 herrialde aurreratuenek B+Gn egiten duten gastuaren batez bestekora iritsi da Euskadi, BPGaren % 2,08 horretara bideratuz (2008. urtean, portzentajea % 1,64 zela gogorarazten du Industriak).
ETEendako 1.000 milioi abaletan
Azkenik, ezarritako azken neurriarekin, Eusko Jaurlaritzak enpresen finantzaketari irtenbidea bilatu nahi izan dio. Horrela, azken hiru urteotan egindako 91 eragiketara bideratutako 11,2 milioiez gain, 180.000 euskal ETE baino gehiagori zuzendutako aparteko programa bat abian jarri da udan. Programa horrek 2.276 milioi euroko finantzaketa aktibatzeko gaitasuna du, eta horren bitartez, Eusko Jaurlaritzak 1.000 milioi baino gehiago eman ditu abaletan.