Lainotuta esnatu da eguna gaur, eguaztena, eta baliteke noizbehinka zaparradak botatzea, arratsaldean batez ere. Haizea aldakor ibiliko da, ekialdeko ukituarekin, eta tenperatura jaitsi egingo da.
Zapatua, egunik seguruena
Eguen arratsaldean hasi –urriak 11– eta egubakoitz eguerdira bitartean –urriak 12–, euria erruz egin dezake, hainbat fronte hotz iritsiko baitira EAEra, eta baliteke trumoiak ere jotzea. Tenperatura nabarmen jaitsiko da: eguenean ez hainbeste, baina barikuan bai, –balio maximoak 15 eta 20 gradu artekoak izango dira.
Zapatuan –urriak 13–, tenperaturan ez da aldaketarik espero. Kostaldean hodei hondar batzuk gera daitezke eta baliteke euri apur bat egitea, baina barnealdean urdinguneak nagusituko dira zeruan.
Domekan –urriak 14–, baliteke beste fronte hotz bat iristea: zaparradak bota ditzake, eta baliteke ipar-mendebaldeko haizea zakartzea. Dena den, egun horretarako iragarpenaren ziurgabetasuna handia da oraindik.