Arriolak dio PSE-EEk bakarrik berma dezakeela ongizatea

Leire Kortabarria 2012ko urriaren 8a

PSE-EE alderdiko Gipuzkoako zerrendaburuak, Iñaki Arriolak, hauteskundeetarako kanpaina Laubide plazan hasi zuen egubakoitzean. Bertan, Arriolarekin batera, besteak beste, Arrasateko alderdi sozialistako kideak eta Jesus Egiguren izan ziren. Arriolak kanpaina kalean egingo duela nabarmendu zuen.

Iñigo Urkulluk "plan sekretua" duela esan zuen, hauteskundeak irabaziz gero murrizketak egingo dituela uste baitu; EH Bilduri independentziarekin "arazoak konpontzen ez" direla esan zion; eta Ppri dagokionean, murrizketak aurrera eramango dituela uste du. Ongizate estatua bermatzeko, PSE-EE aukera bakarra dela azaldu zuen Arriolak. 

Gaur, Aretxabaletan

Gaur, astelehena, Blanca Roncal eta hainbat zinegotzi Aretxabaletan izango dira, 11:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak