'Gurean Gaur' saioa aurkeztu dute

Ander Monedero 2012ko urr. 5a, 15:45

Euskarazko telebistek Gipuzkoarako albistegia egingo dute egunero. Goiena, Goierri, Erlo Tolosako 28. Kanala eta Hamaika telebistek bat egin dute, egunero albistegi bateratua ekoiztu eta emititzeko. Gurean gaur da albistegiaren izena eta gaur aurkeztu dute Gipuzkoako Foru aldundian.

Gipuzkoako Foru aldundiak diruz lagunduta, lurraldeko telebistek elkarlanean ekoiztutako proiektu baten berri eman dute gaur Donostian. Izan ere, lurraldeko bost euskarazko toki telebistek elkarlanean jardungo dute aurrerantzean. Orain arte, bakoitzak ekoiztutako saioak trukatu eta beren telebistan eman izan dute, programazioa osatuz. Baina beste urrats bat eman dute.

Urritik, hau da, oraingo astetik, egunero emititzen da, aldi berean, albistegi bat, bost telebistetan. Gurean gaur da saioaren izena eta bertan jasotzen dira telebista bakoitzak, bere eremuan, ekoiztutako albisteak. Albisteez gain, egunero elkarrizketa eta erreportaje luze bat jasotzen du saioan, gaurkotasunarekin lotitako gonbidatuei egina.

Astelehenetik ostiralera, Goiena telebistan gaueko 21:00tan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak