Danobat Taldeak Metaposta erabiliko du hemendik aurrera

Amaia Garate 2012ko urr. 4a, 20:57

Danobat Taldeak, Mondragon Korporazioko Makina-Tresna dibisioak, Metaposta erabiliko du. Interneteko postontzi eta dokumentu gordetzaile zerbitzua da Metaposta.

Hemen ez ezik DANOBAT GROUP Taldeak Alemanian eta Erresuma Batuan ere baditu lantegiak.

Mondragon Korporazioko Makina-Tresna dibisio honek hartutako erabakiaren arabera, honako kooperatibetan erabiliko dute Metaposta:

  • Danobat Group: Mondragon Korporazioko Makina-Tresna Dibisioa.
  • Danobat.
  • Soraluce.
  • Goiti.
  • Danobat Railways System.
  • Ideko.
  • Goimek.
  • Latz.

Kooperatiba hauekin batera, 25 dira jada Metaposta erabiltzea erabaki dutenak.

Naturgas Energiaren integrazioa

Gainera, gaur goizean Naturgas Energiako egoitzan antolatu den ekitaldian, Euskadiko gas hornitzaile nagusiak bere fakturak Metaposta bitartez bidaltzeko hitzarmena sinatu du. Sinadura-ekimen hau Bernabe Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuaren gidaritzapean egin da.

Massimo Rossini kontseilari zuzendari nagusia izan da Naturgas Energiaren izenean parte hartu duena sinaduran. Lantegi honen integrazioarekin, 400.000 euskal bezero inguru dira Metaposta bidez jaso ahal izango dituztenak bere fakturak.

Eusko Jaurlaritzak, Merkataritza ganberek, Tecnaliak, Gupost Taldeak eta Mondragon Inbertsioak sustatzen duten Interneteko postontzi eta dokumentu-gordetzaile berritzaile honen ordezkaria, ostera, Juan Goikolea Berrikuntza eta Teknologia sailburuorde eta Metapostako presidentea izan da.

Ezaugarriak

Interneteko dokumentu-gordetzailea den honek, enpresetan balio handiko agiriak espazio elektroniko pertsonal batean era seguruan gordetzeko aukera ematen du.

Horretaz gain, ohiko postontziari dagokion zerbitzua eskainiko du hiritarrek postontzi fisikoan jasotzen dituzten dokumentuak Metapostaren bidez jaso ditzaten. Jaso beharreko agirien sakabanaketa ekiditeko tresna egokia da horretaz gain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak