Beste herri batzuen artean Debagoiena aukeratu dute sozialistek beren kanpaina aurkezteko. Goizeko 11:30ean ariko dira Arrasateko Laubide plazan, egun horretan Mondragonen azoka egiten dela aprobetxatuz.
Astelehenean, berriz, arrosak banatzen ibiliko dira Aretxabaletan Ainhoa Sagarribai zinegotzia; Blanca Roncal sozialisten zerrendan hirugarrena doana Gipuzkoatik eta Eusko Legebiltzarreko lehen lehendakariordea izan dena; Aritz Arrieta zinegotzia Arrasaten; Paco Garcia eta Miren Lana, biak ere Arrasateko zinegotziak. Goizeko 11:00etan izango da hori.