Hauteskunde kanpaina atariko mahai-ingurua 22:00etan Goiena telebistan

Goiatz Arana Begiristain 2012ko urriaren 4a

Gauerdian hasiko da urriaren 21eko hauteskundeetako kanpaina eta Goiena telebistan euren programa azalduko dute EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Ezker Anitzak. Lau ordezkari politiko eta zerrendagaik fiskalitateaz, egitura administratiboaz, lurraldetasunaz, krisiaz… hitz egin zuten eguenean, eztabaida saio berezian.

Solaskideak:

  • Maria Eugenia Arrizabalaga (EAJ): Hirugarrena Gipuzkoako zerrendatik, legebiltzarkidea eta Gipuzku Buru Batzarraren bozeramailea.
  • Xabier Isasi (EH Bildu): Gipuzkoako zerrendaburua, Gaindegiako presidente ohia eta EHUko irakaslea.
  • Jon Azkue (PSE-EE): Bizkaiko zerrendan zazpigarrena eta Arrantza sailburuordea oraintxe arte.
  • Mikel Arana (Ezker Anitza): Legebiltzarkidea, alderdiko koordinatzailea eta lehendakarigaia.

Aurkezleak:

Ainhoa Ibañez eta Goiatz Arana.

22:00etan hasiko da saioa eta ordu t'erdiko iraupena izango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak