Mikel Sedanorentzat argazki kamera dotorea, udako argazki lehiaketa irabazita

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko urriaren 4a

Udako Argazkien Zortzigarren Goiena Lehiaketa irabazi du Mikel Sedano Ruedak “Non dago ikurriña?” argazkiari esker. Atzo arratsaldean egin zen sari banaketa Bergarako KB Photoestudioan eta irabazleak merezitako saria jaso zuen, argazki kamera dotorea baitu etxera oñatiarrak.

Koloretsuak, dibertigarriak, freskoak, modernoak zein nostalgikoak, urruti ataratakoak edota etxean hartutakoak. Askotarikoak izan dira aurten Goienak antolatutako udako argazkien lehiaketan jasotako argazkiak. Ez da lan erraza izan, baina baditugu aurtengo irabazleak: Mikel Sedano oñatiarrak eskuratu du lehenengo saria Non dago ikurriña argazkiari esker. Atzo eman zioten saria Sedanori eta Bergarako KB Photoestudioko kideen eskutik jaso zuen argazki kamera digital dotorea.

Bigarren saria ere Oñatin geratu da, Mireia Agirianok eskuratu baitu Vespan lau haizetara argazkiarekin, eta hirugarren saria berriz, Garazi Olabarria bergararrentzat izan da, Bolivia gatzagetan izeneko lanarekin. Bestalde, web orrian boto gehien jaso duen argazkia ere saritu da: Mikel Uribarrenen Ur Jauzia. Eta botoa ematera animatu direnen artean zozketa egin eta Igor Setienek otarre bat irabazi du.

Urtez urte parte hartzea gora

Bergarako KB Photoestudioko kideek hautatu dituzte beste behin ere argazki irabazleak. Eta ez da lan erraza izan, aurtengo parte hartzearen datuak honakoak baitira: 158 lehiakide eta 675 argazki (iaz baino 147 gehiago).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak