Oñatiko antolatzaileek martxa hasi aurretik Iban Altube omentzeko tartea hartuko dute goizeko lehen orduan (09:00), eta ondoren egingo dute irteera. Urtero moduan, ibilbide ederra prestatu dute Oñatiko parajeetan, bi ibilbiderekin: luzeak 36 kilometro izango ditu, eta motzak 30 kilometro (Izena emateko federatuek 10 euro, ez federatuek 15 euro).
Horrekin batera, baina, umeendako ere 5 kilometro izango dituen irteera prestatuko dute, 10:30ean hasita.
Arrasatekoa hilaren 20an, Eskoriatzakoa 21ean
Arrasateko martxa astebete geroago etorriko da. Aurtengo ibilbidean aldaketa batzuk egingo dituzte, eta ibilbide luzea azken urteotakoa baino apur bat luzeagoa izango da (33km). Hurrengo egunean, berriz, Eskoriatzan hartuko dute erreleboa, Eskoriatzako 23. Mendi bizikleta martxarekin.