2012ko langabezia tasa altuena izan da irailekoa. Urtean 3.287 (%11,03) langabeturekin hasi genuen, irailean baino 240 gutxiago. Apirila (3.344, %11,22), maiatza (3.286, %11,02) eta ekainean (3.250, % 10,90) behera egin zuen arren, langabeziak goranzko bidea hartu zuen berriro ere uztailean eta bere horretan jarraitzen du.