Mikel Sedano oñatiarrarena, udako argazkirik onena

Usoa Agirre 2012ko urriaren 2a

Dagoeneko baditugu Udako Argazkien VIII. Goiena Lehiaketako irabazleen izenak. Mikel Sedano oñatiarraren 'Non dago ikurriña' izan da aurten irabazlea. Epaimahaiaren arabera, "enkoadre eta koloreen konbinazio ederrak ditu udako ikurretako bat den hondartza primeran irudikatuz".

Aurten 157 lagunek hartu dute parte. Guztira, baina, 538 argazki jaso ditugu. Urtetik urtera lehiakide gehiagok parte hartzen dute: iaz baino 20 lagun gehiago animatu dira. Argazki lehiaketako blogean dituzue aurkeztutako argazkiak.

1. saria

NON DAGO IKURRINA?
Non dago ikurriña? /Argazkia: Mikel Sedano Rueda /Oñati
Enkoadre eta koloreen konbinazio ederrak udako ikurretako bat den hondartza primeran irudikatu du.

2. saria

Vespan lau haizetara

Vespan lau haizetara /Argazkia:Mireia Aguirre Aguiriano /Oñati
Vespa arroxaren argazkia frexkoa da. Uda-udakoa.

3. saria

Boliviako gatzaga

Boliviako gatzaga /Argazkia: Garazi Olabarria Elizondo /Bergara
Aukeratutako konposaketak eta erabilitako kolore urriek ikusleari lasaitasuna transmititzen die.

Herritarren saria

Ur jauzia

Ur jauzia /Argazkia: Mikel Uribarren Borrego /Arrasate.
Zuen botoekin hau da aukeratu duzuen argazki gustukoena.

Boto emaileentzat saria

Igor Setien Arana, Bergara

Epaimahaia

Goiena komunikazio taldeko eta Bergarako KB Photoestudio argazki-dendako kideek osatu dute epaimahaia eta ez da erraza izan hiru saridunak aukeratzea. Saridunek asteon jasoko dute saria. Egubakoitzeko Goiena paperean izango duzue irabazleok ezagutzeko aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak