Debagoienako lau herri hauek aurten ere Herrixa Dantzan dantzaldiez gozatzeko aukera izango dute datorren igandetik aurrera. Dantzaldi ireki hauek aurreko urteko antzeko egitura edukitzen jarraituko dute, beti ere dantza tradizionalaz disfrutatzeko helburuarekin. Patxi Monteroren gidaritzapean, herriko haur eta helduen arteko harremana sustatzeko dantzaldi libreak eskainiko dira. Horrez gain, plazako dantza tradizionalak ikasteko ikastaroak ere eskainiko dira, dantzaz gozatzeko helburuarekin. Aurreko urtean bezala, 5-10 urte bitarteko haurrek gurasoekin batera dantza egiteko aukera izango dute, joan den urtean harrera oso ona jaso baitzuen.
Bergaran
- Noiz: Hileko 1. igandean.
- Non: Zabalotegi aretoan.
- Ordutegia: 18:00-19:00 haur eta gurasoak elkarrekin dantzan // 19:00-20:30 ohiko saioa (helduentzat batez ere).
- Antolatzailea: Bergarako Udala.
Eskoriatzan
- Noiz: Hileko 3. igandean.
- Non: Unibertsitateko kaperan.
- Ordutegia: 18:30-20:00.
- Antolatzailea: Eskoriatzako Udala.
- Laguntzaileak: Musika Eskola eta Mondragon Unibertsitatea (HuHezi).
Oharra: Eskoriatzan azaroan hasiko dira Herrixa Dantzan saioak.
Arrasaten
- Noiz: Hileko azken ostiralean.
- Non: Garaia taberna-jatetxean (Garaia Berrikuntza Gunean, Garagartzara bidean).
- Ordutegia: 20:00-21:30.
- Taberna zabalik (pintxo-potea) / aparkalekua / herriko busa.
- Antolatzailea: Portaloi Elkartea.
Elgetan
- Noiz: Hileko azken igandean.
- Non: Espaloia Kafe Antzokian.
- Ordutegia: 18:00-19:00 haur eta gurasoak elkarrekin dantzan // 19:00-20:30 ohiko saioa (helduentzat batez ere).
- Antolatzailea: Espaloia Kafe Antzokia.
Oharra: Elgetan, azaroko azken igandean beharrean bezperan, zapatu gauean, egingo da dantzaldia. Formato berri bat izango du gainera.