Eroski Fundazioaren eta Espainiako Janari Bankuen Federazioaren arteko lankidetza-hitzarmenaren bidez egiten dira janariak biltzeko kanpaina hauek.
Aurreko 29 kanpainetan Eroski Fundazioak eta ekimen honetan parte hartu duten kontsumitzaileek dagoeneko 5.000.000kilo elikagai eman dituzte. Elikagai horiek hainbat Janari Bankutara eramaten dira, pertsona behartsuekin lan egiten duten kolektiboetan eta elkarteetan banatzeko.
Kontsumitzaileek Janari Bankuarekin duten konpromiso hori, kontsumitzaile solidarioek saltoki bakoitzean emandako janari kilo guztien beste % 20 gehiago jarriz berresten du Eroski Fundazioak.
Hori dela eta, Arrasaten bakarrik azken 9 urteetan, Eroski Fundazioak, kontsumitzailekin bat eginez, 50.000 kilo elikagai eman dio Gipuzkoako Janari Bankuari. FESBALeri buruz
950.000 pertsonari laguntzen
Duela 15 urtez geroztik Eroskirekin lankidetza-akordioak sinatuak dituen Elikagai Bankuen Espainiako Federazioak estatu osoan zehar barreiatutako berrogeita hamar bat banku ordezkatzen ditu. Elikagai-Bankuak irabazi-asmorik gabeko erakundeak dira, boluntarioekin osatutakoak, ongintza-erakunde desberdinen alde elikagaiak batu, bildu eta banatzea xede dutenak. FESBALek, gaur egun, federazioa osatzen duten 52 elikagai-bankuen bidez, zerbitzua ematen die 7.000 ongintza-erakunderi, eta 950.000 pertsona baliatzen dira guztira laguntza horretaz. 2012 urtean FESBALEK 65 miloi Kgs.elikagai banatuzituen.
Mozkinen %10, laguntzeko
Duela 42 urtetik hona, Eroskiko mozkinen % 10 gizarte-erantzukizun korporatiboko ekimenetara bideratzen da. Eroski Fundazioaren jarduketa-ardatz nagusietan (kontsumitzailea informatzean, garapen iraunkorra sustatzean eta solidaritatean) oinarrituz: kontsumitzaileen aldeko kanpainak sustatzen dira, dibulgazio-kanpainak antolatzen, aldizkariak eta gidaliburuak argitaratzen, Hirugarren Munduari laguntzeko antolakundeei diru-laguntzak ematen, janari-edariak biltzeko kanpainak sustatzen, Produktua Entregatzeko Programa egiten da, Boluntariotza Programa Korporatiboa eskeiniz, etab.