Babes ofizialeko lurzorua erosteko aukeraren gaineko hitzaldia gaur Arrasaten

Ubane Madera 2012ko urriaren 1a

Asteburuan Bergaran eta Eskoriatzan azalpenak eman eta gero, Deba Garaia higiezinen agentziako Jesus Markaidek Arrasaten emango du hitzaldia gaur, astelehena, 19:00etan. Duten etxbizitza ona dela uste dutenek erostea erabaki beharko lukete, bere esanetan. Azarora arte ematen du aukera Jaurlaritzak babes ofizialeko etxebizitzaren lurzorua erosteko.

Zein da eskaintza?

Babes ofizialeko etxebizitzen lurzorua erostea. Gaur egun, etxeon erabiltzaileak ugazabak dira 75 urtera arte. Berezko jabea, baina, Jaurlaritza da, eta behin 75 urteok pasatuta, Jaurlaritza da erabateko jabea. Ez dakigu orduan zer gertatuko litzatekeen; eta neurri honen bidez, Jaurlaritzak aukera ematen du lurzorua erosi eta betiko ugazabak izateko. Prezioa da, normalean, 12.000-18.000 euro artean. Badaukanak guztia batera ordain dezake; eta bestela kreditua eskatu. Jaurlaritzak hitzarmena du banketxe batzuekin horretarako. Bestalde, errenta aitorpenean %15a berreskuratzeko izango litzateke.

Egungo egoeran merezi du?

Prezioa ona da; urteotan lurzoruaren balioa 5-10 bider garestiagoa da. Eta inbertsio modura, berriz, urtero %6-8ko errentagarritasuna dauka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak