Eroskiren sare komertzialean 103 hipermerkatu daude, 974 supermerkatu, 60 gasolindegi, 19 cash-carry, Eroski Bidaien 197 bulego, 37 Forum Sport kirol denda, 278 If perfumeria eta 4 Abac aisia eta kultura denda; horiei 32 plataforma logistiko gehitu behar zaizkie. Eta era berean, sare horri guztiorri 499 autozerbitzu frankiziadun gehitu behar zaizkio. Andorran, berriz, 4 If perfumeria ditu. Hala ere, Eroskiren aurreikuspena da ekitaldi honetan 60 denda irekitzea, 15 milioiko inbertsioa eginda.
Dagoeneko zabaldutakoen artean, berriz, Eskoriatzan 531 metro koadroko frankizia aipa daiteke.