Minutuak aurrera egin ahala, erabateko nagusitasuna Matikuren, Txitxoren eta Karmonaren goletan bihurtu zen. Gero, azkenengo minutuan, defentsan egindako akats batengatik, talde andoaindarrak gola sartu zuen.Hurrengo astean, aretxabaletarrak Lasarten jokatuko du Isu Leihoak taldearen aurka.
Eskoriatzak etxean porrot
Eskoriatzak ezin izan zuen garaipen batekin liga hasi, izan ere, 4-8 galdu egin zuen Debabarrena Maqcenterren aurka. Nahiz eta bigarren jardunaldia izan, etxekoek lehenengo partidua zapatuan jokatu zuten, aurreko astean atsedenaldia izan baitzuten.