Aloña Mendik eta lider dagoen Aretxabaletak derbia jokatuko dute domekan

Xabier Urtzelai 2012ko irailaren 28a

Ligako hirugarren jardunaldia, eta dagoeneko denboraldiko bigarren derbia. Aloña Mendi eta Aretxabaleta zein baino zein gehiago izango dira domekan Azkoagainen (16:30). Oñatikoek ez dute ametsetako hasiera izan, eta Aretxabaletakoak, berriz, konturatu direnerako lider daude, jokatutako bi partiduak irabazi eta gero.

Mondrak eta Bergarak ere etxean jokatuko dute. Arrasatekoek joan den astean Trintxerpen jasotako gol zaparrada ahaztu nahiko dute Oiartzunen kontura (domeka, 16:30, Mojategi), eta Bergarara Aurrera taldea etorriko da bihar, 16:15ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak