Babes ofizialeko lurzorua erosteko aukeraz informatuko dute, gaur hasita

Leire Kortabarria 2012ko irailaren 27a

Gaur, irailak 27, hasi eta urriaren 1era bitartean izango dira babes ofizialeko etxebizitzen jabeendako hitzaldiak, lurzorua erosteko aukera azaltzeko. Gaurko batzarra Bergaran izango da, Artzamendi kaleko 12-28 zenbakietako garajeetan, 19:30ean.

Datozen egunetako hitzaldien hitzorduak hauek dira:

  • Bihar, egubakoitza, Bergarako Eskusarte kaleko 5. zenbakian, 19:00etan.
  • Domekan, hilak 30, Eskoriatzako Intxaurtxueta kaleko 20. zenbakian, 12:00etan.
  • Astelehenean, urriak 1, Arrasateko Txaeta kaleko 5. eta 7. zenbakien eta Nafarroa kaleko 8. eta 10. zenbakien garajeetan, 19:00etan.

Eusko Jaurlaritzak bizi diren etxebizitzaren lurzorua erosteko aukera ematen die hainbat babes ofizialeko etxebizitzaren titularrei. Aukera horren gaineko informazioa emango du Arrasateko Deba Garaia inmobiliariak.

Interesa dutenek esandako agentziara joan daitezke edo dei dezakete (943 77 13 02) eta guztiz doan informatuko diete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak