"Gure iritziz, arduradun politikoek eta, are gehiago, erakundeetako arduradunek, euren lanpostuetan egon behar dute, gizarte- zein ekonomia-egoera larriari aurre egiteko eta, era berean, aipatutako neurriei konponbidea emateko" diote Gipuzkoako EAJko batzarkideek.
Martin Garitanori kritikak
Hedabideetara bidaklitako oharrean, Martin Garitano ahaldun nagusiari egiten dizkio hainbat kritika Gipuzkoako EAJk:
"Dena den, Gipuzkoako diputatu nagusi Martin Garitano bezalako erakunde-arduradun batek ezin du inoiz parte hartu bere erakundearen aurreko elkarretaratzean; izan ere, gure lurraldearen agintari nagusiaren ardurak baztertzen ditu, eta are gehiago, bihar Foru Aldundian gaur salatzen dituen murrizketak ezarriko dituenean".
"Horrenbestez, Martin Garitanok baliorik gabe utzi du ordezkatzen duen erakundea, bereziki, greban parte hartu ez duten alderdiak negozioaren alderdiak direla esan duenean. Ondorioz, beste behin ere argi utzi du, ezker abertzalearen agindupean ari dela, eta ez, ordea, Gipuzkoako herritarren zerbitzura"
"Garitano jaunaren eta, oro har, ezker abertzalearen jarrerak —Gipuzkoako greba orokorra alderdikeriaz erabili nahi izan dute— honakoa argi utzi du: Manifestazioekin, grebekin eta pankartekin ezabatu nahi dute Gipuzkoa egoera zail honetatik ateratzeko ez dutela ez gaitasunik, ez planik, ez neurri zehatzik".