ELA eta LAB sindikatuak oso pozik azaldu dira greba deialdiak Debagoienean izan duen jarraipenarekin. ELAren hitzetan Debagoienean, kooperatibak alde batera utzita, industria ia erabat gelditu da. "Bergaran enpresa bakarra dago lanean eta Arrasaten bi. Oñati ere ia geldik dago... Oso pozik gaude grebak izan duen erantzunarekin. Komertzio eta tabernak ere itxita daude, beraz, jarraipena oso zabala izaten ari da", adierazi dute.
LAB sindikatuko Jose Ramon Kortabarriak ere antzeko irakurketa egin du: "Hezkuntzan eta administrazioan ia erabatekoa izan da jarraipena eta baita kalean ere. Oso pozik gaude. Konturatu garena da martxoaren 29tik hona, kooperatiba gutxiago batu dira grebara".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.