Eusko Jaurlaritza: "Aurrekoetan baino parte-hartze txikiagoa egon da"

Mireia Bikuña 2012ko irailaren 26a

Jaurlaritzak emandako datuen arabera industria alorrean izan du jarraipen handiena grebak: %30, alegia. Atzetik daude garraioak (%20), zerbitzuak (%13) eta merkataritza (%3).  Hezkuntzan izan duen jarraipena %64ko izan da, justizian %24koa eta osasunean %12koa. Jaurlaritzak nabarmendu du martxoaren 29ko greban baino txikiagoa dela jarraipena.

Bestalde, Herrizaingo Sailak jakinarazi du errepideetan lanegun arrunt batean baino zirkulazio txikiagoa egon dela. Garraio publikoetan zerbitzu minimoekin dihardute lanean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak