Adegi elkartearen esanetan "langileen %60 lanera joan da"

Mireia Bikuña 2012ko irailaren 26a

Gipuzkoako Enpresaburuen Elkarteak Gipuzkoako enpresen artean egindako galdeketaren arabera, "langilegoaren gehiengoa lanera joan da". Adegik esan du gainera, Donostialdean izan duela grebak erantzun txikiena eta Tolosaldean handiena.

ELA eta LAB sindikatuekin berba egiten ahalegindu gara, baina Donostiako manifestazioan daude. Euren balorazioak izan bezain pronto zintzilikatuko ditugu.

Adegik kaleratu duen lehen balorazioan dio "grebak ezer gutxirako balio izango du". Eta gaineratu du, "kalte handiena enpresa eta langileek jasango dute". Azkenik esan du bizi dugun egoera larria "askoz larriagoa izan dela epe motz-ertain" batean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak