Industrialdeetan lasaitasuna izan da nagusi orain arte (09:03). Isiltasun handietan herrietako kaleetan antzeman daiteke: denda, taberna eta merkataritza negozio gehienak itxita daude, baita hezkuntzako zentroak eta Udalak.
Greba egiten diharduten lantegien artean daude esaterako, Fagor Arrasate, Elektronika, Ederlan eta Automation, JMA, Asmobi, Alecop, Torunsa, Metagra, Lazpiur, Tavex, Tornilleria Deba, Ulma Forja, Hijos de Juan de Garay, Cegasa, Zahor, Nemesio Zubia, Betik, Stadler, Chinchurreta, Azbe, Copreci, Cerrajera Valle de Leniz, Tesa, Leniz Fundaciones, Elay, Balzers-Oerlicon, Recyde eta Laibe.
Greba ez dute egingo berriz, beste batzuen artean, Fagor Elektratresnak, Elektragailuak eta Etxetresna elektrikoak, Ikerlanek, Jolmak, Union Cerrajerak, Geyser Gastechek, TTTk, Ulma Agricolak, Packagingek, Polimerok, Construccionek, Fagor Industrialek, Matz Errekak, Goizperrek eta Sistecok.
Nahi duten langileek greba egingo dute eta ez dutenek nahi lana egingo dute ondorengo lantegietan: Gelma fundazioa, Polmetasa, Elkoro Dekoletajeak.