Arrasateko Arizmendiko eta Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako ikasleak zein Bergarako Aranzadiko ikastolakoak lepo bete dute Amaia antzokia gaur; 700 ikasle inguru batu dira. Donostiako Zinemaldiak urteroko geldialdia egin du aurten ere eta oraingoan 'Aita, zonbia naiz' pelikula ikusi dute ikasleek. Gehienek gustuko izan dute filma eta noski, nahiago izan dute filma ikusi klasean egotea baino. Antolatzaileak harrituta geratu dira gure ikasleak zein txintxo egon diren ikusita. Datorren urtean ere ez dute hutsik egingo.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.