"Malgutasunak eta urrutira ikasteko metodologiak ahalbidetzen dute ikasleek ikasketak aurrera eramatea". Hala adierazi dute Uned-Bergaratik. Modu horretan, zenbait ikasgai ikasgelatan bertan emango dituzte, eta besteak aldiz, prestakuntza telematiko bidezkoak izango dira.
Azken hamarkadan zehar ikasleen kopuruak gora egin duela adierazi dute: "Goi hezkuntzako Europar Eremura egokitutako titulazioak moldatu izanak matrikulazioen gorakada nabarmena sustatu du, eta urtero unibertsitate ikasketak egiten ia 2000 ikasle izatea bermatu du".
Graduondokoez gainera, unibertsitatera sartzeko ikastaroak ematen dituzte; Hizkuntzen Urrutiko Unibertsitate Zentroaren bidez hizkuntzak ikasteko aukera; Idazle Eskola; Osteopatian Trebakuntza...
Informazio gehiago, 943 769033 edota info@bergara.uned.es.