Haize zakarrak zuhaitz adarrak apurtu ditu

Goiatz Arana Begiristain 2012ko irailaren 23a

Angiozarrera bidean ateratako argazkia da goikoa eta halako gehiago ere izan dira Debagoieneko beste toki batzuetan, arratsaldean. Haize zakarrak ez du, baina, hori baino kalte handiagorik eragin, ez behintzat 20:00ak baino lehen, Arrasate, Bergara eta Oñatiko udaltzaingoetan jakinarazi digutenez. Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak alerta horia ezarria zuen gaurko, domeka, eta eutsi egingo dio biharko ere. Kontuz ibiltzea aholkatu dute, haizeguneetan, batez ere. 

Euskalmeten eguraldi iragarpenaren arabera, zerua lainotuta egongo da bihar, astelehena, zaparradak botatzeko arriskuarekin. Hego-mendebaldeko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin mendi inguruetan eta kostaldean. Egunaren erdiko orduetan, haizea ahulduz joango da eta gauean hego-mendebaldetik finkatuko da berriro ere. Tenperatura jaitsi egingo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak