Zazpi euskal ziklistak Euskaltel-Euskadiren "noraeza" salatu dute

Sergio Azkarate Beitia 2012ko irailaren 21a

Talde laranjan hazitako ziklistak dira zazpiak, eta Markel Irizar oñatiarra dago sinatzaileen artean. "Pena" handia dute Euskaltel-Euskadi "hartzen den norabidea dela eta, proiektuaren lema kudeatzaile berriek hartu dutenetik". Txurrukari eta Velascori "kontratua ez berritzeak behartu ditu idatzia kaleratzera". Nabarmentzen dute "Igor Gonzalez de Galdeanok eman zituen azalpenak –punturik ez dutela batu eta ez dutela progresiorik izan– proiektu horrek hasieratik izan dituen balio eta espirituaren kontra doazela, Miguel Madariaga buru zeneko garaikoak". Era berean, espero dute euren idatziak "zerbaitetarako balio izatea eta taldeak norabidea zuzentzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak