Hitzaldiak, mahai-inguruak eta herritarren galde-erantzunak EAJren eskutik

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko irailaren 21a

EAJk hainbat ekimen antolatu ditu Debagoienean hurrengo egunotarako. Berbaldiak, mahai-inguruak, herritarren galde-erantzunak… Markel Olano, Josu Erkoreka, Miren Azkarate eta Rikardo Gatzagaetxebarria Debagoienean izango dira. Baita soziologoekin antolatutako mahai-inguru bat ere.

Hauek dira da Debagoieneko EAJk, Arrasaten, Bergaran, Oñatin eta Eskoriatzan antolatu dituen ekitaldiak:

  • Irailak 25, martitzena. Bergaran. Mahai ingurua. Soziologoak: Alfredo Retortillo, Iñaki Martinez de Luna eta Jon Urresti. Moderatzailea: Xabier Barandiaran. Zabalotegi aretoan, 19:30ean.
  • Irailak 25, martitzena. Eskoriatzan. Herritarren galde-erantzunak. Hizlariak: Markel Olano, Gipuzkoako ahaldun nagusi ohia eta EAJko bozeramailea Gipuzkoako Batzar Nagusietan, eta Miren Azkarate, Eusko Jaurlaritzako kultura sailburu ohia. Moderatzailea: Joserra Zubizarreta. Batzokian, 19:00etan.
  • Irailak 27, eguena. Arrasaten. Hitzaldia. Josu Erkoreka EAJren parlamentaria Espainiako Kongresuan. Batzokian. 19:00etan. Ondoren, pintxo-poteoa Batzokian bertan. Hitzaldia nahiz pintxoak nahi duen guztiarentzat dira.
  • Urriak 1, astelehena. Oñatin. Rikardo Gatzagaetxebarria EAJren legebiltzarkidea Gasteizen. Hitzaldia: Egungo egoera ekonomikoa. Kultura etxean. 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak