Zazpi proiektu zuzenean aurkeztu dituzte, gainera. Azalpenak emandako gazteak pozik geratu dira izandako harrerarekin eta ekintzaile moduan bizitako esperientzia sekulakoa izan dela aitortu dute.
Ekintzailetasuna norberaren zaletasunetan sustatzen da gehien edo errezen eta horren islada dira aurkeztutako proiektuak. Asko dira, esaterako, musikarekin lotura dutenak –Wiki Beats edota 3MixSound izenekoak, adibidez–, eta talde bat baino gehiagok harremanekin zerikusia duten proiektuak aukeratu dituzte, "bitxia" dirudien arren, Koldo Azkoitiaren esanetan.
G. Cañibano, M. Arakama eta Y. Lozano (3MixSound).
Lehen egunak Arrasaten egin eta gero, Oñatiko Enpresagintza fakultaterako bidea hartuko du erakusketak. Eta han, hilaren 25ean, Startup Pitching lehiaketa-saioa ospatuko da.
Enpresagintzan, datorren asteko martitzenetik eguenera egongo dira proiektuak ikusgai.