Hauteskunde hauetan parte hartuko duten hautagaitzak 2009an aurkeztutakoak baino zazpi gehiago dira. Gehikuntza hori, bereziki, Araban jazo da, aurkeztutako hautagaitzak lau gehiago baitira; Bizkaian bat gehiago eta Gipuzkoan bi.
Ordezkari politikoei jazotako irregulartasunak jakinarazi eta horiek zuzendu ostean, hiru lurraldeetako Hauteskunde batzordeek irailaren 24an adieraziko dute hauteskundeotan parte hartuko duten hautagaitzak zeintzuk izango diren. Hurrengo egunean EHAAn argitaratuko dira.
Argitaratu ondoren, jakinarazpen horren aurka errekurtsoa jartzeko bidea irekita geratuko da. Zehazki, aurka-egiteak hurrengo egunetan (hilak 26 eta 27) egin beharko dira eta auzitegiak hilaren 29ra arteko tartea izango dute ebazpena emateko. Aurka egindako hautagaitzen kontra errekurtsoa jarri ahalko da Auzitegi Konstituzionalaren aurrean eta azken horrek epaia behin betiko eman beharko du hauteskunde kanpaina hasi baino lehen (urriak 5).
Hautagaitzak, lurraldeka
Gipuzkoan 13 hautagaitza aurkeztu dira, ordena honetan:
1.- Euzko Alderdi Jeltzalea / Partido Nacionalista Vasco – EAJ/PNV
2.- Partido Popular - PP
3.- Partido Socialista de Euskadi–Euskadiko Ezkerra (PSOE) - PSE-EE (PSOE)
4.- Union, Progreso y Democracia - UPyD
5.- Euskal Herria Bildu - EH Bildu
6.- Equo Berdeak–Euskal Ekologistak
7.- Partido animalista contra el maltrato animal / Animalien tratu txarren aurkako alderdia - PACMA / ATTKA
8.- Escaños en blanco - Aulki zuriak EB
9.- Coalicion Izquierda Unida–Los Verdes / Ezker Anitza IU-LV
10.- Unificacion Comunista de España - UCE
11.- Bidezko Mundurantz / Por un mundo mas justo PUM + J
12.- Ezker Batua-Berdeak - EB-B
13.- Partido Humanista - PH
Araban 16 hautagaitza aurkeztu dira honako ordena honetan:
1.- Euzko Alderdi Jeltzalea / Partido Nacionalista Vasco – EAJ/PNV
2.- Partido Socialista de Euskadi–Euskadiko Ezkerra (PSOE) - PSE-EE (PSOE)
3.- Partido Popular - PP
4.- Union, Progreso y Democracia - UPyD
5.- Ongi Etorri
6.- Unificacion Comunista de España - UCE
7.- Equo Berdeak–Euskal Ekologistak
8.- Izquierda Unida-Los Verdes / Ezker Anitza IU-LV
9.- Partido animalista contra el maltrato animal / Animalien tratu txarren aurkako alderdia - PACMA / ATTKA
10.- Escaños en blanco - Aulki zuriak EB
11.- Euskal Herria Bildu - EH Bildu
12.- Ezker Batua-Berdeak - EB-B
13.- Partido Proverista / Egirako Batzarra
14.- Por un mundo mas justo PUM + J
15.- Partido Integracion Comunitarisa - PYC
16.- Partido Humanista - PH
Bizkaian, aldiz, 17 hautagaitza aurkeztu dira, honela ordenatuta:
1.- Euzko Alderdi Jeltzalea / Partido Nacionalista Vasco – EAJ/PNV
2.- Partido Socialista de Euskadi–Euskadiko Ezkerra (PSOE) - PSE-EE (PSOE)
3.- Partido Popular - PP
4.- Union, Progreso y Democracia - UPyD
5.- Unificacion Comunista de España - UCE
6.- Equo Berdeak–Euskal Ekologistak
7.- Euskal Herria Bildu - EH Bildu
8.- Partido animalista contra el maltrato animal / Animalien tratu txarren aurkako alderdia - PACMA / ATTKA
9.- Escaños en blanco - EB
10.- Partido Familia y Vida - PF y V
11.- Ezker Batua-Berdeak - EB-B
12.- Euskal Komunistak – Partido Comunista de los Pueblos de España - EK-PCPE
13.- Hartos.org
14.- Partido Humanista - PH
15.- Izquierda Unida-Los Verdes / Ezker Anitza IU-LV
16.- Por un mundo mas justo PUM + J
17.- Partido Obrero Socialista Internacionalista - P.O.S.I.