SGECR sozietateak uztailean onartu zuen 11 milioi euro inbertitzea bost euskal enpresatan. Helburua zen enpresei zabaltzen eta sendotzen laguntzea. SGECRen akziodun nagusia SPRI da (akzioen % 73 ditu); Mondragon Taldeak % 7 ditu, eta Kutxabankek, % 20. 690.000 euroko kapital soziala du.
Aurten, SGECRek 14,6 milioi eurorekin parte hartu du orain arte bederatzi euskal enpresatan.
Uztailean FGMn inbertitu zuen Industria Sailari atxikitutako SGECR sozietateak. FGMk 146 langile ditu orain. Hilabete berean, Gestión Global de Matricería enpresan (22 langile), Histocell bioteknologia enpresan (38 langile), Lagun Artea siderurgia enpresan (285 langile) eta Abra Focus Investment beiragintza enpresan (310 langile) inbertitu zuen.
Beste lau eragiketa eginda zituen SGECR sozietateak urtarriletik uztailera bitartean.
Fagor Mueblek, Danonak eta Coinmak ekainean egin zuten bat, hemen irakur daitekeen moduan.