Aukeratu udako argazki onena

Usoa Agirre 2012ko irailaren 18a

Aurten, lehen aldiz, Herritarren Saria egongo da Udako Argazki Lehiaketan eta horretarako irakurleok eman ahal izango duzue botoa. Herritarren Sarian aukeratutakoak irabaziko du bi pertsonendako SPA zirkuitua eta asteburuko menua Debako AISIA hotelean. Botoa ematen duzuen guztion artean, berriz, munduko kafe ezberdinekin osatutako otarrea zozketatuko da, Arrasateko Karibu dendaren eskutik.

Irailaren 26a da azken eguna

Astebete izango duzue argazki gustukoena aukeratzeko. Sartu hemen, aukeratu argazki bat, zure e-posta helbidea jarri behean eta eman "Vote Now" botoiari.

E-posta helbidea jartzea beharrezkoa izango da kafe-otarrearen zozketan parte hartzeko.

Irabazle guztiak nortzuk diren urriaren 1ean jakingo dugu, asteleheneko Goiena paperean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak