Sukaldaritza natural eta energetikoa ikasgai

Ubane Madera 2012ko irailaren 18a

Urriaren 6tik 7rako asteburuan egin du Jesus Romero sukaldariak hitzordua sukaldaritza natural eta energetikoaren gaineko tailerrerako. Elikadurak gure osasunean duen eragina, gure gorputzaren beharrak, udazkeneko jakiak… aztertuko dituzte. Teoria eta praktika, biak landuko dituzte tailerrean. Izenematea zabalik dago. 

Behin Arrasateko tailerra abiarazita, moduluka banatuta, ikasturte osoa gertu du nutrizioan aditua den Jesus Romero sukaldari naturalak, maiatzera arte, hain justu. Arrasatez gainera, Antzuolako Laskurain baserrian ere landuko dute sukaldaritza naturala.

Dieta, koipeak, bitaminak…

Hala, sukaldaritza energetikoaren hasierako azalpenak eta oinarriak erakusteaz aparte, modulu bakoitzean gai jakinak landuko ditu: norberaren ezaugarrien araberako dieta bigarren moduluan; karbohidratoak, hirugarrenean, mineralen garrantzia laugarrenean; koipeak bosgarrenean; jakien konbinazioa seigarrenean, bitaminak eta entzimak zazpigarrenean eta menu orekatuen lanketa, azkenekoan.   

Izena emateko hiru bide daude: 943 77 16 70 edo 695 78 00 58; edo jesusrom@euskalnet.net. Asteburuko modulu bakoitzak 90 euro balio ditu. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak