Orain, hain justu, urtebete egin duen sukaldaritza ikastegian egin dute irekiera ekitaldia eta errektoreak lagun izan ditu Patxi Lopez lehendakaria eta Isabel Zelaa sailburua.
Erronka berriak
Zabala errektoreak Vasque Culinary Centerreko lantaldea izan du gogoan, lehenik eta behin, haren hitzaldian. Mugetatik kanpo izandako oihartzuina nabarmendu du errektoreak eta instituzio, enpresa eta sukaldarien emaniko babesa nabarmendu du. Hastear den inkasturteari begira, aurten Boloniarako egokitzapena burutuko dute magisteritzako graduatuek, ikus-entzunezko komunikazioakoak eta LEINN lidergo eskolako ikasleek.
Gurean, bereziki albiste, komunikazio ikasketek izango dute garrantzia, Aretxabaletako campus berriarekin ekin diote-eta ikasturteari. LEINN graduan, hain zuzen, aurten lehen promozioak amaituko ditu ikasketak eta ereduaren arrakastaren da Espainian, Madrilen, eta Holandan irekiko dituztela gradu horren nodulu bi.
Etorkizuneko asmoak ere aurreratu ditu Zabalak eta esan du Goi Eskola Politeknikoa hiru titulazio berritan dabilela lanean 2013-14 ikasturteetarako: biomedikuntza eta energia eta ekojasangarritasunarekin zerikusia duten beste bi titulazio.

Balantzea, datutan
Datuei begiratuta 2011-12 ikasturtean 3.527 ikaslek egin zuten matrikula eta horietatik 480 ikaslek egin zuten ikasketa amaierako proiektua eta beste 840k praktikak egin zituzten enpresa eta erakundeetan. Atzerrian, ostera, 230 ikasle izan zituzten eta 81ek gainera egonaldi horretan egin zituzten praktikak ala ikasketa amaierako proiektua.
