Tokikomen jardunaldien jarraipena irailaren 21ean eta 28an izango da

Ubane Madera 2012ko irailaren 14a

Tokikomen (euskarazko tokiko hedabideen elkartea) eta Topagunearen (Euskara Elkarteen Federazioa) ekimenez uztailean hasitako Tokikom Jardunaldiek datozen bi egubakoitzetan izango dute jarraipena. Parte-hartzeko irailaren 18a (martitzena) baino lehen eman behar da izena.

Tokikom Plataforma Digital Komuna izenburua du, zehazki, irailaren 21eko mintegian landuko duten gaiak. Hain justu ere, Tokikom gorpuzten joateko ardatz nagusienetakoa bazkideen eskura jarri gura duten plataforma digital komuna da. Bada horren zirriborro orokorra aurkeztu eta zehazten joan gura dute lehen saio horretan.

Finantzazioa aztergai

Bigarren saioan, berriz, Tokikomen finantzazioa izango dute berbagai (irailaren 28). "Publizitate bateraturako aurreikusten dugun markoa azaldu, eta horren gaineko iritziak, ekarpenak eta, hala badagokio, oniritzia jaso" landuko dute. "Finantzazio bide alternatiboen inguruko ideia-jasa ere egin nahiko genuke", adierazi du Joxe Rojasek, Topaguneako ordezkariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak