Kooperatiben gaineko kantua grabatu dute, 15 hizkuntzarekin eginda

Ubane Madera 2012ko irailaren 14a

Kooperatiben gaineko bideoklipa egin eta grabatu egin dute, kooperatiben nazioarteko urtea dela-eta. Debagoiendarrak izan dira lanaren egile eta ekoizle. Eta duda barik, deigarria izango da oso emaitza, besteak beste, 15 hizkuntzatan egindako kantua landu dutelako. Azaroaren 11n Durangon estreinatuko dute emaitza. 

Jon Sarasua aretxabaletarra izan da bideokliparen zuzendari artistikoa eta kantuaren egile; Oier Sarasua eta Aitor Ziardegi aretxabaletarrak, berriz, izan dira musika-egileak; Oñatiko Ganbara Abesbatzako 15 lagunek jardun dute ahotsa jartzen; eta Arteman Komunikazio koop. aretxabaletarra arduratu du lana koordinatu eta zuzentzeaz, eta grabazioa eta post-produkzioa egiteaz.

Nafarroan grabatuta

Bideoklipa joan den domekan grabatu zuten, Katarain estudioetan (Azkarate-Nafarroa). Konfekoop erakundeak eskatutako lana izan da hau. Helburua da "mundu guztira hedatzea kooperatibismoa balizko eredu gisa, kooperatibismoak mundu hobea eraikitzen laguntzen duela".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak