Hilaren 27an hasiko dira Oñatin errezeta elektronikoa erabiltzen

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko irailaren 14a

Erabiltzaileek txartel pertsonalizatua izango dute eta horrekin eskuratu ahal izango dituzte errezetatutako botikak farmazietan. Oñati izango da paperezko errezetari agur esango dion Gipuzkoako lehen herria.

Osasun departamentuak atzo jakinarazi zuen errezeta elektronikoa Gipuzkoan martxan jartzeko prestatu duen egutegi mailakatua. Debagoienean abiatuk da, Oñatin hain justu, eta handik zabaltzen joango da gainerako herrietara datorren urtean barrena.

Herritarrek botikak eskuratzeko gaur egun duten modua erabat aldatuko du sistema berriak. Erabiltzaileek txipa daukan txartel pertsonalizatua izango dute eta txartel horrekin EAEko edozein farmaziatan eskuratu ahal izango dituzte botikak, –behin erabat ezarri eta gero 2013an–.

Informazioa farmazialariaren ordenagailuan

Farmazialariak bere ordenagailuan irakurri ahal izango du aurrez medikuak erabiltzaileari preskribatutako botikak. Gaiso kronikoen kasuan, mesede handia egingo die sistema berriak, ez dutlako osasun etxera joan beharrik izango botika gastatzen zaien bakoitzean errezeta berria hartzera. Nahikoa izango da farmaziara joan eta txartela erakustea, aldian-aldian dispentsatuko zaizkie-eta botikak.

Derion eta Gasteizko Abetzuko auzoan dagoeneko erabiltzen dute E-rezeta eta normaltasun osoz ezarri da. Laster Rivabellosan hasiko da martxan eta baita Hondarribian ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak