Bost debagoiendar EH Bilduren Gipuzkoako zerrendan

Goiatz Arana Begiristain 2012ko irailaren 13a

Astelehenean Laura Mintegi buru duen Bizkaiko hautagaitza aurkeztu ostean, gaur, eguena, Gipuzkoako hautagaien zerrenda aurkeztu du EH Bilduk Donostiako Miramar Jauregian. Xabier Isasi izango da zerrendaburua eta bost debagoiendar egongo dira taldean: Pello Urizar (Arrasate, EA), Rebeka Ubera (Elgeta, Aralar), Maider Otamendi (Eskoriatza, EA), Manu Egaña (Oñati, Alternatiba) eta Aitor Lizarralde (Oñati, ezker abertzalea).

Aurkezpen ekitaldian, lehenik, Rebeka Ubera hautagaiak hartu du hitza, eta Euskal Herria Bilduk "esandakoa egin eta egindakoa esaten" duela adierazi du. Horri gehitu dio, EAJ, PSE-EE eta PPk ezin dutela esan hala egiten dutenik.

Jarraian, Xabier Isasi Gipuzkoako zerrendaburuak hartu du hitza. Gipuzkoan "aldaketarako bide bakarra" Euskal Herria Bildu dela "argi" geratu dela aldarrikatu du.

Gipuzkoako hautagaien zerrenda:  

1- Xabier Isasi. Hondarribia, 56 urte. EHUko irakaslea.

2- Peio Urizar. Arrasate, 44 urte. Eusko Alkartasunako idazkari nagusia.

3- Marian Beitialarrangoitia. Hernani, 44 urte. Gipuzkoako Foru Aldundiko Komunikazio arduraduna.

4- Rebeka Ubera. Elgeta, 40 urte. Aralarreko antolaketa idazkaria.

5- Lur Etxeberria. Hernani, 35 urte. Hizkuntza normalizazio eta parte-hartze teknikaria.

6- Juanjo Agirrezabala. Legazpi, 53 urte. Magisteritzan diplomatua eta Filosofia eta Hezkuntza zientzietan lizentziatua. Legebiltzarkidea azkeneko legealdian.

7- Iñaki Lazarobaster. Elgoibar, 35 urte. Ingeniari informatikoa. Baserritarra. Gipuzkoako EHNEko lehendakaria.

8- Unai Urruzuno. Ondarru, 40 urte. Ondarruko alkate ohia.

9- Diana Carolina Urrea. Colombia, 25 urte. Turismo ikasketak.

10- Lorea Agirre. Beasain, 44 urte. Kazetaritzan lizentziatua. Huheziko irakaslea.

11- Maider Otamendi. Eskoriatza, 36 urte. Ingeniari tekniko Industriala. EAko zinegotzia Eskoriatzako udalean. 

12- Jose Luis Otamendi. Azpeitia, 51 urte. Irakaskuntza ertaineko irakaslea eta idazlea.

13- Ainhoa Beola. Donostia, 45 urte. Filologian lizentziatua eta Pedagogian hezkuntza interkulturalean diplomatua. Aralarreko kidea. 

14- Manu Egaña. Oñati, 31 urte. Psikologoa eta Oñatiko zinegotzia. 

15- Aurkene Astibia. Orereta, 48 urte. Irakaslea eta legebiltzarkidea 1998-2001 legealdian.

16- Iñaki Ostolaza. Zumaia, 44 urte. Industri Ingeniari teknikoa. Enpresaria. Zinegotzia Zumaiako Udaletxean; EAko Gipuzkoako Koordinadorea.

17- Josu Aztiria. Zumarraga, 34 urte. Humanitate eta Enpresan lizentziatua eta Tokiko Hedabideen sustapenean aritutakoa. Aralarreko zuzendaritzako kidea.

18- Miren Mendizabal. Alkiza, 72 urte. Jubilatua.

19- Aitor Lizarralde. Oñati, 35 urte. Industria antolakuntzan ingeniaria. Unibertsitateko irakaslea Logistika eta proiektuen kudeaketa ikasgaietan.

20- Eider Mitxelena. Oiartzun, 25 urte. Nafarroako Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua eta Zuzenbide Angloamerikarrean diplomatua. Oiartzungo Zinegotzia. 

21- Sergio San Jose. Eibar, 27 urte. Politika eta Administrazio zientzietan lizentziatua. IKA eta AEKko irakaslea. Aralarreko gazte taldeko kidea.

22- Diego Barrado. Donostia, 34 urte. Historian lizentziatua. 

23- Idoia Etxeberria. Orereta, 52 urte. Langilea.

24- Mari Mar Celaya. Beasain, 43 urte. Psikologoa. Enpresaria. Beasaingo Zinegotzia.

25- Joseba Osoro. Elgoibar, 31 urte. Informatikan goi lizentziatua eta lehen hezkuntzan diplomatua. Lehen hezkuntzako irakaslea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak