Osasun zentroan txanda eskatu beharko da gripearen kontrako txertoa hartzeko Aretxabaletan, Eskoriatzan eta Gatzagan

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko irailaren 13a

Gripearen kontrako txertatze kanpaina astelehenean, hilak 17, hasiko da eta txertoa hartu nahi duten aretxabaletar, eskoriatzar eta gatzagarrek osasun zentrora deitu beharko dute aurrez txanda hartzeko. Beharrezkoa den kasuetan, erizainak etxeetara ere joango dira txertoak ipintzera. Auzoetan, auzo-alkateekin berba egingo da, urtero moduan, eta txertaketak egiteko egunak zehaztuko dituzte. Zaharren egoitzetara, berriz, beharrezkoak diren dosiak bidaliko dituzte osasun zentroetatik.

Aurreko urteetan bezalaxe, 65 urtetik gorako guztiei dago zuzenduta kanpaina, baita gaixotasun kronikoren bat duten 65 urtetik beherakoei ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak