Lehen zigor sala bost magistratuk osatzen dute eta horietatik lauk berretsi dute Jose Luis Castrok abuztuaren 30ean hartutako erabakia. Salako lehendakari Fernando Grande-Marlaskak eta Javier Martinez Lazaro, Ramon Saez eta Alfonso Guevara magistratuek eman dute aldeko botoa. Nicolas Povedak, aldiz, kontrakoa eman du. Fiskalak eutsi egin dio baldintzapeko asktasunaren aurkako eskaerari.
Herrirak salatu du presoaren egoerak okerrera egin duela eta Donostiako Ospitaleko azken txostenek baieztatu egiten dute hori.