Buruko gaixotasuna dutenen senideendako ikastaroa

Ubane Madera 2012ko irailaren 12a

"Nahasmen mentala edo psikiatrikoa duen pertsonaren arreta edo elkarbizitza zeregin zaila izan daiteke, eta batzuetan, familia arteko giroa egoera kaotiko batera eraman dezake familia arteko harremanak ezegonkortuz". Hori abiapuntu hartuta, gaixotasun mentala dutenen familiakoendako ikastaroa antolatu du AGIFES elkarteak. Irailaren 19a baino lehen eman behar da izena (943 47 43 37, AGIFES).

Ikastaroaren helburua da buruko gaixotasunen gainean erakustea, eta elkarbizitza hobetzen laguntzea.

Bost saio egingo dituzte, Arrasaten guztiak ere:

 

  • Irailak 20: Zer da gaixotasun mentala?
  • Urriak 4: Egitura sanitario eta soziosanitarioak
  • Urriak 18: Gaixotasun mentala duen pertsonaren babes juridikoa
  • Azaroak 8: Laguntza sozialak eta errekurtso ekonomikoak
  • Azaroak 22: Familiak zer egin dezake?

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak