Debagoieneko udal euskaltegiek 2012-2013 ikasturteko kanpaina aurkeztu dute

Ander Monedero 2012ko irailaren 11

Debagoieneko uda leuskaltegiek 2012-2013 ikasturteko aurkezpena from Goiena Komunikazio Taldea on Vimeo.

Gaur arratsaldean Debagoieneko udal euskaltegiek  'Nik euskara maite dut' lemapean 2012-2013 ikasturteko kanpaina aurkeztu dute. Aurten, lehenengo aldiz, Euskal Autonomia Erkidegoko 39 udal euskaltegiek bat egin dute 2012-2013 ikasturteko kanpaina egiteko, izan ere, bizi dugun egoera ekonomikoak sortutako arazoei aurre egiteko indarrak batzea erabaki dute. 

 

Azken urteetan bezala, euskalduntze maila guztiak, alfabetatzea, hizkuntza eskakizunak eta EGA eskainiko dituzte. Aurten, alfabetatzea eta mintzamena lantzeko egitasmoak indartu nahi dituzte eta klasera joan ezin diren ikasleentzako auto-ikaskuntzako eskainiko dituzte.

Ikastaroez aparte, euskararen erabilera sustatzeko, 'mintzalagun' proiektuak, gazte etorkinendako errefortzuak eta gurasoentzat zuzendutako aldizkariak sustako dituzte. Udal euskaltegietako ordezkariek orain arteko ekintza guztiak egiten jarraituko dutela eta ahal den neurrian ekintza horiek areagotuko dituztela azpimarratu dute. Debagoieneko udalek herri euskaldunak izateko erraztasunak ematen jarraituko dutela esan eta egoera ekonomiko latza bizi arren, murrizketak ikasleengan eraginik ez izateko. Jose Luis Martin, Aretxabaletako euskara buruak eta euskaltegiko lehendakariak, pertsona baten egoera ekonomikoa euskara ikasteko oztopo izan behar ez dela esan du.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak