Mondrarendako Arrasate Hiria torneoa

Mireia Bikuña 2012ko irailaren 9a

Arauzko 90 minutuak binako berdinketarekin bukatu ondoren, penalti jaurtiketatan erabaki da txapelketa. Arrasatearrek botatako lau penaltiak sartu dituzte eta UDAko bi jaurtiketa Mondrako atezainak geratu ditu. Finalerdietan Mondrak eta UDAk, Bergara eta Aloña menderatu zuten hurrenez hurren. Biharko Goiena paperean partiduko irudiak.

ARGAZKI GALERIA

Mondra aurreratu zen 14. minutuan Asier Urraren golari esker. Atsedenaren aurretik, 39. minutuan berdindu zuen UDAk penaltiz. 86. minutuan berriro aurreratu ziren arrasatearrak Zabaletaren burukada bati esker. Baina aretxabaletarrek berdintzeko aukera izan zuten 88. minutuan.

Finalerdiak

Zapatuan jokatu ziren Arrasate Hiria torneoko finalerdiak. Lehenengoan UDA eta Aloñak neurtu zituzten indarrak. Albistegiren taldeak erraz irabazi zuen: 3-0. Bigarrenean Mondrak Bergarak baino hobeto jokatu zuen, eta bi gol eginez, finalerako txartela eskuratu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak