Etxegaraten kamoiek ordainduta, urtean 53 milioi euro errekauda daitezkeela ohartarazi du EAJk

Jon Berezibar 2012ko irailaren 8a

EAJk berretsi egin du Etxegaraten kamioientzako bidesaria jartzea komeni dela, Gipuzkoako  urtean diru-kutxara 53 milioi euro ekarriko lituzkeela argudiatuta.  Markel Olano eta Aintzane Oiarbide batzarkideek Bilduri eskatu diote neurria hartzeko, legealdi baten 212 milioi euro jaso daitezkeelako.  Bilduk proposatzen duen errepideen zerga berria gogor kritikatzen dute jeltzaleek, "gipuzkoarren postikoak hustu guran" dabiltzala salatuz.

Eguenean 10.000 ibilgailu astuan igarotzen dira Donostia-Gasteiz ibilbideko Gipuzkoako zatitik, EAJk prentsaurrean emaniko datuen arabera eta zenbaketei eutsita, bidesaria urte hasieran bertan ezarri izango balitz, kalkulatzen dute 40 milioi euro egongo liratekeela errekaudatuta dagoeneko. Bilduk proposatzen duen errepideen zerga berria gogor kritikatzen dute jeltzaleek "gipuzkoarren postikoak hustu guran" dabiltzala salatuz, "eta azterritik datorrena [garraio astuna] neurri handi baten, euro bakar bat ordaindu gabe" igarotzen dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak