Arrasate Hiriak batuko ditu Bergara, Aloña, Aretxabaleta eta Mondra, asteburuan

Xabier Urtzelai 2012ko irailaren 7a

Liga hasi aurreko azken azterketa geratzen zaie Ohorezko erregional mailako Aloñari, Mondrari, Bergarari eta Mondrari. Joan den astean Bergara Hiria jokatu ostean, asteburuan guztiak ikusi ahal izango ditugu batera, Arrasate Hiria torneoan.

Asteburuko kirol hitzorduak

Zapatuan finalerdiak jokatuko dituzte: 16:15ean jokatuko dute Aloñak eta Aretxabaletak, eta 18:00etan Mondrak eta Bergarak. Eta, ordezkari onenak domekako finalera sailkatuko dira (16:30). Hala, nahiz eta klubaren egoera ekonomikoa onena ez den, partiduok ikustearren ikusleek ez dute sarrerarik ordaindu behar izango.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak