Parte hartzaile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkez ditzake eta argazkiarekin batera adierazi beharko dira egilearen izen-abizenak, herria, harremanetarako telefonoa, argazkia noiz eta non ateratakoa den eta bertan zer agertzen den.
Argazkiak aurkezteko hainbat bide daude. Mailez helbide honetara bidali ahal izango dira: argazkiak@goiena.com-era. Goienako Arrasate edo Aretxabaletako egoitza batera ere eraman daitezke. Eta Facebook eta Twitter bidez ere har daiteke parte lehiaketan. Oinarri guztiak hemen dituzue ikusgai.
Irakurle eta ikusleek aukera izango dute argazki onenari botoa emateko blogean eta herritarrek aukeratzen duten argazkiak saria izango du: Debako AISIA hotelean bi pertsonendako SPA zirkuitua eta asteburuko menua. Botoa ematen duten parte-hartzaileen artean, berriz, munduko kafe ezberdinen otarrea zozketatuko da.
Argazkiak Asteleheneko Goiena paperean ere izango dira ikusgai eta gogoratu lehiaketara lanak bidaltzeko epea hilaren 14an amaitzen dela.