'Euskara bizipoz' lehiaketa hilaren 14ra arte

Goiatz Arana Begiristain 2012ko irailaren 6a

2011-2012 ikasturtean AEK-ko ikasle izan direnak edo udan eurekin ikastaroren bat (barnetegia, trinkoa, on line...) egin dutenak denboraz dabiltza 'Euskara bizipoz' lehiaketan parte hartzeko. Hastear dagoen ikasturterako doako matrikula lortuko dute irabazleek.

Zer egin behar da horretarako? Euskara ikastearekin lotutako bizipen bat aukeratu, bizipen hori irudikatzen duen argazki bat egin eta horri buruzko testu labur bat idatzi (ipuina, bertsoa, zirtoa, poema, iruzkina...).

Epaimahaiak bizipenaren esanahia, argazkiaren indarra eta testuaren originaltasuna baloratuko ditu. Jasotako lanak matrikulazio kanpainaren osagarri erabiliko dituzte sare sozialetan, eta hiru lanik onenek saria jasoko dute: 2012-2013 ikasturteko matrikula doan.

Parte-hartzaileek hilaren 14a baino lehen bidali beharko dituzte lanak, euskarabizipoz@aek.org helbide elektronikora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak