Langabezia gora Debagoienean

Goiatz Arana Begiristain 2012ko irailaren 4a

3.332 pertsona zeuden lan barik abuztuan Debagoienean, aurreko hiru hilabeteetan baino gehiago, baina apirilean baino gutxiago. Herrika, denetan egin du kopuruak gora, Eskoriatzan eta Leintz Gatzagan izan ezik.

Langabezia tasak goranzko bidean jarraitzen du Debagoienean: 3.332 lagun zeuden lan barik abuztuan (%11,18).

Urtean zehar aurreko hiletan izandako datuei begiratuta, azken emaitza uztailekoa (3.275, %10,99), ekainekoa (3.250, %10,90) eta maiatzekoa (3.286, %11,02) baino okerragoa da; aldiz, egoerak hobera egin du apirilarekin (3.344, %11,22) alderatuta. Martxokoa izan da 2012ak orain arte utzitako datuen artetik txarrena: 3.370 langabe (%11,31ko tasa).

Abuztuko datua ona denik ezin esan, ordea, ez behintzat azken bi urteetakoekin alderatuz gero: 2011ko abuztuan Debagoieneko langabezia tasa %9,31koa zen, eta 2010ean %9,58koa.

Herri ia denetan egin du gora langabeziak abuztuan: Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta eta Oñatin; aldiz, jaitsi egin da Eskoriatzan eta Leintz Gatzagan. 

 

Apirila 

2012

Maiatza 

2012

Ekaina 

2012

Uztaila 

2012

Abuztua 

2012

Antzuola

94

(%8,62)

90

(%8,25)

101

(%9,26)

89

(%8,16)

94

(%8,62)

Aretxabaleta

309

(%9,14)

309

(%9,14)

309

(%9,14)

298

(%8,81)

300

(%8,87)

Arrasate

1.384

(%13,36)

1.354

(%13,07)

1.322

(%12,76)

1.332

(%12,86)

1.357

(%13,10)

Bergara

821

(%11,71)

809

(%11,54)

801

(%11,42)

813

(%11,59)

834

(%11,89)

Elgeta

53

(%9,78)

52

(%9,59)

54

(%9,96)

62

(%11,44)

69

(%12,73)

Eskoriatza

229

(%11,24)

225

(%11,05)

217

(%10,65)

213

(%10,46)

210

(%10,31)

Leintz Gatzaga

7

(%5,19)

7

(%5,19)

8

(%5,93)

8

(%5,93)

7

(%5,19)

Oñati

447

(%8,52)

440

(%8,38)

438

(%8,35)

460

(%8,77)

461

(%8,78)

Debagoiena

3.344

(%11,22)

3.286

(%11,02)

3.250 (%10,90) 3.275 (%10,99) 3.332 (%11,18)

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere gora

Hego Euskal Herrian ere joera goranzkoa da: 1.879 langabe gehiago zeuden abuztuan aurreko hilean baino; 208.477 orotara. Nafarroan ez beste lurralde guztietan igo da langabezia; gehien Araban egin du gora: %2,63. Gipuzkoan %1,44, eta Bizkaian %1,15. Nafarroan %0,89 jaitsi da. Gipuzkoan, 44.745 langabe zenbatu dituzte abuztu bukaeran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak