Def Con Dos taldea XX. urteurrena ospatzera dator

Maider Arregi 2012ko irailaren 3a

Def Con Dos taldeak zuzenekoa eskainiko du hilaren 15ean Gaztelekuan, 22:30ean; sarrera, 10 euro. Hip-hop eta rap punk metalean aitzindaria da Vigo eta Madril artean sortutako taldea. Aurretik baina, etxekoen txanda: Kaimanleon taldearena. Oñatiko stoner-rock talde berriak diskoa aurkeztuko du. Sarrerak salgai Oñati: Xagu taberna; Arrasate: taupa taberna; Bergara: popis taberna.

 
Def Con Dos 1990. urtean sortutako talde ezaguna dugu. Hip-hop eta rap punk metalean aitzindariak dira. Diskoa mordo bat kaleratu eta gero, Europa eta Amerikan barrena bira egin zuten; eta 4 urteko geldialdiaren ondoren Recargando diskoa kaleratu zuten 2004. urtean. Bost urte gerora, 2009. urtean, etorriko zen Hipotécate tú diskoa.
Orain, berriz, beraien XX. urteurrena ospatzen ari diren honetan, La culpa de todo la tiene Def Con Dos Box Def-a kaleratu berri dute. Bertan disko tributua, liburu biografikoa, abesti bilduma eta DVD bat batu dituzte. Talde beteranoa izan arren izugarrizko freskotasuna eta energia duen taldea dugu Def Con Dos. Ez ahazteko moduko kontzertua eskainiko dute hilaren 15ean Gaztelekuan, 22:30ean; sarrera, 10 euro.
Kaimanleon
Aurretik baina, Oñatiko stoner-rock talde berriaren diskoaren aurkezpen kontzertua izango da. Show Business eta Potemkin taldeetako partaidez osatutako taldea da Kaimanleon. Ze taldetan ibilitakoak diren ikusita esan beharrik ere ez dago kontzertu sutsua eta intentsitate handikoa eskainiko dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak